Datorren urtarrilaren 31n emango diren sarietako beste bat Azpeitiko Altuna y Uria, Construcciones enpresari egokitu zaio. Sari hau "gure herriaren aurrerapenarekiko eta garapen ekonomikoarekiko konpromisoa" aintzatestea da. Sabino Arana Fundazioak Azpeitiko Altuna y Uria, Construcciones-en zeregina goretsi nahi du, "Euskadiko azpiegitura txiki zein handietan eman duen laguntzagatik eta berorietan izan duen inplikazioagatik; hain zuzen ere, herri honi modernotasuna, aberastasuna eta enplegua ekarri dizkioten azpiegiturak. Baina, batez ere, nabarmentzekoa da Abiadura Handiko Trenerako obretan duen partehartzea, gure etorkizuneko garapenerako funtsezkoa den azpiegitura batean, alegia". |