swiss replica watches www.topwatchesmall.com

Hasiera | Aurkezpena | Historia
Castellano | Euskera | English | Français
Aurkezpena
Historia
Alejandro Uria zenak, gaur egun sozio direnen aitak, 1966 urtean sortzen du ALTUNA Y URIA, S.A. Garai hartan bere eginkizuna Azpeiti inguruko baserrien eraikuntzan eta igeltserotza lanetan oinarritzen zen.

Zenbait erakunde publikoen eskaerei erantzunez,Best Replica Watches 1975. urtean enpresa Obra Publiko lanekin hasten da. Merkatu berak eta obren zailtasunek langileria tekniko espezializatuaren kontratazioa ekarri zuten. Halaber, pixkanaka, eraikuntzari dagozkion elementu guztiak gehitzen joan ziren, makinak, harrobia, hormigoi plantak, burdin planta, eta asfalto aglomeratuaren planta.

Ondorio bezala, obren exekuzioan enpresa autosufizientea izatea ekarri du, kanpo dependentziarik gabekoa, autonomoa eta bizkortasun eta malgutasun handikoa, Gipuzkoa eta Euskal Herriko eraikuntza proiektu bereizgarrienetan parte hartu duena (Kursaal, Bretxa, Leizarango autobidea, AP-1, Monpaseko emisarioa, polikiroldegiak, araztegi, .) erreferente bat izanik Gipuzkoan bere determinazio serioaz, epeen betetzean eta kalitatezko exekuzioan.

Baina dudarik gabe, gure aktiborik nagusiena gure giza taldea izan da, da eta izango da, bere eguneroko dedikazio, ahalegin eta afanarekin sortzen joan diren erronkei aurre egiten jakin diona.

ALTUNA Y URIA, S.A. gaur egun, Euskal Herriko eraikuntza sektoreko enpresarik finkatuenetakoa da eta bere 50 urte baina gehiagoko ibilbideak bermatzen ditu. Obra publiko handiak egiteko ospe garrantzitsua dauka eta bereziki tunelak egiteko non horretarako makina eta goi mailako langileria kualifikatua daukan.
Rolex Replica Watches
Zenbait negozio unitate sortu dira gestio eraginkor eta modernoagoa egiteko:
- Obra zibila: Tunelak
- Obra zibila: Araztegiak, aisialdirako urbanizazioak.
- Etxebizitzen sustapen eta eraikuntza
- Harrobia
- Burdin planta
- Hormigoi planta
- Aglomeratu asfaltikoa
 
© 2008 ALTUNA Y URIA, S.A | Web mapa | Abisu legala | Pribatutasun Politika |
Loiola auzoa 25, behea. 20730, Azpeitia (Gipuzkoa) Swiss Replica Watches - Tlf: 943 15 70 71 - Fax: 943 15 72 14 - info@altunayuria.es